Esperientzia horietan, Lehen Hezkuntzako ikasleek, boluntarioakaz batera, bideak probatuko dituzte eta eskolara modu autonomoan eta lagunakaz joateko bide horiek erabiltzeko ohitura hartuko dute.
Proiektuaren aurreko fasearen ildo beretik jarraituz, esperientzia pilotuak herritarren laguntzagaz eta inplikatutako gainerako eragileakaz lankidetzan antolatuko dira. Horretarako, iragarri dutenez, bilera gehiago egingo dituzte datozen egunetan. Lehenengoa apirilaren 18an, martitzenean, izango da, Villamonteko kultur etxean, esperientzia pilotu guztien alderdi orokorrak erabakitzeko. Ondoren, eremuka lan egingo dute, ikastetxe bakoitzaren esperientzia pilotua prestatzeko.
Bileren fase berriaren egutegia honako hau izango da:
IKASTETXEA |
LEKUA |
ORDUAK |
EGUNAK |
Guztiak |
Villamonte kultur etxea |
17:30 |
Apirilak 18 |
-Juan Bautista Zabala -Santísima Trinidad -San Nikolas Ikastola -Zubileta -San Ignacio -Larrañazubi |
Villamonte kultur etxea |
17:30 |
Apirilak 25 Maiatzak 2 |
-Romo -Madre del Divino Pastor -Gobela Ikastola |
Getxo Elkartegia (Ogoño 1) |
17:00 |
Apirilak 26 Maiatzak 3 |
-Geroa Ikastola -Andra Mari -Nuestra Señora de Europa |
Andra Mari Kiroldegia |
17:30 |
Apirilak 27 Maiatzak 4 |