Getxoko Udalak gogoratu duenez, egunok dira erreklamazioak aurkezteko momentuak, eta, horretarako, dokumentazioa hilaren 17ra arte kontsultatu ahalko da, 08:00etatik 14:00ak arte, ondorengo tokietan:
- Estatistika Saila (Foruak kalea 1).
- HAB: Algorta (Torrene 3).
- HAB: Areeta (Las Mercedes kalea 13, Getxo Elkartegiaren ondoan).
Gainera, maiatzaren 18ra arte posta bidezko botoa eskatu ahal izango da. Modu telematikoan egin ahal izango da Correosen webgunean, www.correos.es, edo aurrez aurre edozein posta-bulegotan.