Alexander Bilbaok azaldu duenaren arabera, azken egun hauetan langile-batzordeko bileran bozkatuko dute enpresagaz adostutako hitzarmen berria onartuko duten ala ez; hala ere, "seguruenik" aurre-akordioa aurrera aterako dela iragarri du. Modu horretan, haien eskariaren zati bat beteko lukete: "Soldaten igoerak bermatu dizkigute, baita oraingo langileen iraunkortasuna ere".
Bestalde, tokiko zaborra biltzeko eta kaleko garbiketa-zerbitzua esleitzeko emakidaren eztabaida kendu zuen gobernu-taldeak (EAJ eta PSE-EE) joan den martxoaren 30eko osoko-bilkurako gai-ordenetik, "garbiketa zerbitzuko langileen eta enpresaren arteko negoziazioa ez oztopatzeko". Hala, oraindino ez dute zehaztu noiz jorratuko duten gaia berriro ere.