Getxoko Kabia Gune Okupatuaren okupazioaren urteurrena ospatuko dute egunotan

Iker Rincon Moreno 2023ko api. 14a, 13:24

Hainbat urtez Txorimalo gaztetxea izandakoa Kabia Gune Okupatua da gaur egun. Argazkian, 2006an, okupatu zuten urtean.

2006an sartu ziren aurrenekoz udalerriko hainbat gazte gaur egun Kabia Gune Okupatua den eraikinera. Ordutik, urtez urte ospatu dute urteurren-jaia, Txorimalo gaztetxea zenetik gaur egunera arte. Oraingoa lehenengo aldia izango da ospakizunak Kabia proiektuak aurrera eramango dituena, eta, horretarako, egitarau zabala prestatu du gaurtik, apirilaren 14tik, domekara, hilaren 16ra.

Egitaraua:

Apirilak 14, barikua

  • 10:00 Auzolana
  • 15:00 Bazkaria; bazkalostea Andoni Ollokiegigaz
  • 20:00 Gau girotua

Apirilak 15, zapatua

  • 10:00 Barazki landaketa
  • 11:00 Gosari autogestionatua eta tailerrak
  • 15:00 Bazkaria
  • 20:00 Kontzertuak

Apirilak 16, domeka

  • 17:30 Garbiketa
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun