Ramiro Pinillaren jaiotzaren mendeurrena ospatuko dute aste-akabuan Getxoko Liburu Azokan

Iker Rincon Moreno 2023ko api. 19a, 11:59

Getxoko Liburu Azokaren artxiboko irudia. © GETXOKO UDALA

Aurten 100 urte beteko dira Ramiro Pinilla (1923-2014) idazle getxoztar ospetsua jaio zenetik eta, hori dela eta, horri eskainitako etxola berezi bat egongo da Getxoko Liburu Azokan aste akabu honetan, hilaren 21etik 23ra. Bertan, antolatzaileek iragarri dutenez, idazlearen lan guztiez gainera, egileak bultzatutako Libropueblo argitaletxearen lehen edizioetako batzuk ere egongo dira eskuragarri, non, besteak beste, Verdes valles, colinas rojas trilogiaren lehen liburukia argitaratu zuen, liburuak erosi eta maileguan daramatzaten bisitariei oparituko zaizkienak.

Horrez gainera, zapatuan, hilaren 22an, Ramiro Pinillaren Getxoko ibilbide literarioa egingo dute, Gustavo Iduriagaren eskutik, 10:30etik aurrera. Horretan parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute www.getxo.eus/pinilla webgunean.

Hurrengo egunean, domekan, ibilbide hori errepikatuko dute, ordu eta leku berean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun