Datorren astean, hilaren 9an, Celebrity Silhouette eta Silver Dawn porturatuko dira, eta, hurrengo egunean, denboraldiari hasiera eman zion Sky Princess bueltatuko da.
Hurrengo egunetan gurean eskala egingo duten gurutzaontzien artean nabarmentzen da Anthem of the Seas, 348 metro esloradun itsasontzia eta 4.905 bidaiari hartzeko ahamena duena.
Guztira, urrira arte iraungo duen denboraldi honetan, Bilboko Portu Agintaritzak 80 gurutzaontziren porturatzea aurreikusten du, inoiz baino gehiago. Horrek, besteak beste, ezinegona eragin du hainbat sektoreren artean, turismo-mota horrek dakarren ingurumen kostuagatik.