Zeintzuk dira zuen programako ardatzak?
Iraunkortasuna. Azkorriko babes-plan batekin, Portu Zaharra birgaitzeko plan batekin, metroa lurperatzearekin, ibai-parke batean amaitzen den ibai-pasealeku batekin eta txakurrentzako hondartzak egokitzearekin.
Zeintzuk dira zuen ustez Getxok dituen arazo nagusiak?
Lehenengo arazoa Pedro Sanchez da —Espainiako Estatuko presidentea—, haren politikek Getxoko bizilagunei sortzen ari zaizkien arazo ekonomiko larriek erosketa-saskiaren, argindarraren, hipoteken eta abarren prezioen igoera orokorra ekarri dutelako.
Zer proposatzen duzue horiek konpontzeko?
Mugikortasuna da udalerrian dugun beste arazo handietako bat. Horretarako, hiri-autobus bat, arrapala mekaniko batzuk eta, esan bezala, metroa lurperatzea proposatzen dugu.
Horrez gainera, udalerriko auzo guztietan aparkalekuak eta parkingak jartzeko konpromisoa hartzen dugu, desagertzen ari den tokiko merkataritzari mesede egingo diotenak, hori baita Getxok pairatzen duen beste arazoetako bat.
Beste alderdiakaz itunak sinatzeko prest zaudete?
Gure udalerrirako proposamen ona duten alderdi politiko guztiekin. Guztiekin, EH Bildurekin izan ezik.
Zergatik eman zuri botoa eta ez beste hautagai bati?
Gure udalerriko bizi-kalitatea hobetzeko benetako proposamenetan oinarritutako programa aurkezten dugulako, azken lau urteetan elkarte eta auzokideekin landu eta adostu dena. Eta udalerriaren kudeaketan esperientzia argia duen alderdia ordezkatzen dugulako.
Hautagaitza honen programa osoa ikusteko, sakatu hemen.