Zeintzuk dira zuen programako ardatzak?
45 orrialdeko programa bat aurkezten dugu, Getxorako proposamen zehatzekin. Proposamen horiek honako gai hauei buruzkoak dira: getxoztarrentzako etxebizitza eskuragarriak, kalitatezko zerbitzu publikoak gure auzoetan, eta ondarea eta udalerriko landa- eta natura-eremuak babestea.
Zeintzuk dira zuen ustez Getxok dituen arazo nagusiak?
EAJk, PSE-EEren babesarekin, Getxo gabeziaduna utzi du, zerbitzu publiko gutxi dituena, eta zerbitzuak bide pribatuetatik ordainduta baino ezin direnak eskuratu. 78.000 biztanleko udalerri batean egoitza publiko bat, haur-eskola bat edo adinekoentzako eguneko zentro bat baino ez dugu. Romoko Nagusien Etxean jubilatuen egoitza bat genuen, baina eraitsi egin zuten. 118 milioiko urteko aurrekontuarekin jendea gehiago eta hobeto zaindu daiteke.
Zer proposatzen duzue horiek konpontzeko?
Udalerriko zerbitzu publikoak gehitzea proposatzen dugu. Adinekoentzako egoitza berria hirigunean. Eguneko zentro bat, Nagusien Etxe bat eta haur-eskola bat auzo bakoitzean; eta baita eskola publikoetako azpiegituretan egindako inbertsioa handitzea ere. Ingurumenari dagokionez, Andra Mariko landa-ingurunea eta Azkorriko natur-guneak babestu nahi ditugu, Galeako golfa kostaldeko ekosistemarekin lotutako naturagune babestu bihurtuz eta, lursail horien barrualdean, naturan integratutako aisialdirako berdeguneak prestatuz.
Beste alderdiakaz itunak sinatzeko prest zaudete?
Beste alderdi batzuetan ez bezala, puntu honetan argiak gara. Gobernu aurrerakoiak osatu nahi ditugu, betiko eskuinaren alternatiba gisa. Hori egiten ari gara PSE-EE edo EH Bildu duten beste udalerri batzuetan, eta hurrengo legegintzaldian hiruko gobernua osatzeko giltza ere bagara.
Zergatik eman zuri botoa eta ez beste hautagai bati?
Galdakaon, Irunen, Errenterian, Durangon eta Estatuko Gobernuan egiten ari garen bezala gobernatuko duen ezkerra behar delako. Baina ezker ausarta ere behar dugu. Eskuinarekin ituna egitea edo erakunde guztietan haren makulu izatea baino zerbait gehiago lortu nahi duen ezkerra.
Hautagaitza honen programa osoa ikusteko, sakatu hemen.