2023/05/19 19:00 - 22:00

Musika

Musika emanaldia: Julen Leturiondo

Musika emanaldia: Julen Leturiondo
Muxikebarri Antzokia, Getxo

Julen Leturiondo 21 urteko eibartarraren proiektu artistiko-musikala da JULEN. Bere naturaltasuna, sinpletasuna eta agertokian erakusten duen elegantzia dira ahots boteretsu eta berezi hori berezi bihurtzen dutenak. Estudioko lanik argitaratu gabe, babes handia lortu du hedabideetan eta publiko orokorrean. Gainera, Olatz Salvador edo Anne Lukin bezalako ahots handientzako kontzertuak ireki ditu eta aurten Kutxa Kultur Musika 2022 programan aukeratu dute.

Iraupena: 75 min.

Sarrerak: 8 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun