Tokiko euskaldunak elkartu eta giro lasaian euskaraz berba egiteko gunea da Berbodromoa; hizkuntza ikasten ari direnentzako praktika egiteko eta euskal hiztunak elkartzeko aukera ederra, hain zuzen ere. Atzo, Algortan eta Itzulbatzeta/Romon egin zuten Berbodromoa, eta eguraldia lagun zutela, giro atseginean 250 herritar inguru batu ziren Egizu elkarteak antolatutako ekimenean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!