Aste osoan, klasera sartzeko ordutegian, parte hartzen duten haurrak eskolara oinez joango dira diseinatutako 12 ibilbideetatik. Esperientzia pilotua denez, bost egun horietan ikasleak boluntarioakaz batera joango dira eskolara. Laguntzaileek umeen segurtasuna bermatuko dute eta bidean zehar haien portaera behatuko dute.
Proiektuaren hasieratik errepikatu den bezala, familien, saltokien, ostalaritzaren eta beste gizarte-eragile batzuen lankidetza eta inplikazioa funtsezkoa da esperientzia hori garatzeko.
Iazko maiatzean proiektuari hasiera eman zitzaionetik, Udalak ikasle, familia, Lehen Hezkuntzako ikastetxe eta, oro har, herritarrakaz lan egin du bide seguruak diseinatzeko. Bide horietatik, "udalerriko haurrak oinez eta beren autonomia garatuz iritsi ahal izango dira ikastetxera, lagunekin batera", azaldu dute arduradunek.