Inguruetako txoko askotan legez, suaren inguruan dantza egingo dute Getxoko Zubileta auzoko bizilagunek. Izan ere, udari ongietorria egiteaz gainera, auzuneko festetan murgilduko dira aste-akabuan bertan, barikutik domekara. Arrastiko 16:00etan botako dute txupina, jaien hasiera iragartzeko. Ondoren, askotariko hamaika jarduera egongo dira gozagai. Sua iluntzeko 22:15ean isiotuko dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!