Urtero legez, San Juan bezperan, sua isiotu eta akelarrean egongo balira bezala dantzan arituko dira Getxoko Itxas Argia taldeko kideek. Ohi bezala, egitaraua Malakate parkean osatuko dute, 19:00etatik aurrera. Orduan, sardina-jana egingo dute, eta ordubete beranduago, 20:00etan, txokolate-edana. Ondoren, 21:45ean, ikuskizuna egingo dute. Bitartean, 18:45etik aurrera, trikitilariak, txistulariak eta dultzaineroak egitarauaren berri emateko doinuak zabalduko dituzte auzoan zehar.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!