Etaparen aurreko egunetan, pasa den zapatutik, gauez pizten ari dira kolore horiko argiak, lehen sailkatua eta proba bera identifikatzen dituen kolore horia, Areetako kaiko pasealekuan eta igogailu publikoetan, bihar arte, hilak 30, (28an izan ezik, Sexu Askapenaren eta LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna dela eta kolore ezberdinez jantzi baitira). Lasterketaren egunean bertan, 5.000 txano hori banatuko dituzte dohainik lasterketaz gozatzera hurbilduko diren zaleen artean, eta ibilbidean zehar dauden ostalaritza-establezimenduak ere banatuko dituzte.
Bestalde, Fadura udal futbol zelaiko belarra horiz margotuko dute eta bizikleta baten irudia eta Getxoren izena erakutsiko ditu. Abran ere giro berezi izango da, izan ere, R.C. Maritimo del Abra-R.S.C. elkartearen belaontziak, Raspas Arrauneko banku mugikorreko ontziak eta Getxo Arrauneko trainerua uretara irtengo baitira Grand Boucléri ongietorria emateko.
Era berean, herria lore horiz apaindu dute eta biribilgune eta berdeguneetan jarri dituzte, Euskal Herrian ekitaldiaren goiburu gisa erabiltzen ari den “ongieTOURri” delakoagaz.
Azkenik, Bizkaia Zubia plazako Turismo Informazioko Guneak lau orduko errefortzua izango du (11:30etik 15:30era) barikuan, zapatuan eta domekan.
Frantziako Tourraren ibilbidea, trafikoan eraginak eta aparkaleku alternatiboen inguruko informazio guztia, hemen.