Egitaraua

Algortako San Inazio jaietarako prest?

Erredakzioa 2023ko uzt. 5a, 10:40

Getxoko Nazioarteko Paella Lehiaketaren ajea gainditu ostean, algortarrek San Inazioren omenezko jaiez gozatzeko aukera izango dute uztailaren 28tik 31ra. Lau egunez hamaika jarduera egongo dira gozagai; horiek zeintzuk diren jakin gura?

Uztailak 28, barikua

  • 18:00 Pregoia irakurriko du Kolokili kuadrillak, 2022ko Kuadrilla-Txapelketaren irabazleak, San Nikolas plazan; ikurrinari omenaldia e
  • eta suziria botako dute Zutik Eneko Caballero futbito txapelketako azken 25 urteetako antolatzaileek liburutegiko balkoitik.          
  • 18:30 Kuadrillen jaitsiera irekia (kuadrillen txapelketan parte hartzen duten taldeentzako nahitaezko proba), San Nikolas plazatik hasita, Telletxeko plazaraino (Algortako Etorbidea- Torrene - Telletxe).
  • 20:30 Jota eta Arin-Arin txapelketa, Kasino plazan.
  • 20:30 Zunba herrikoia, txosna-gunean.
  • 21:00 Vynil session Rober Portu Jazz Oi-rekin, Katean. Ostean, musika inguruan.
  • 21:00 Gazterdirekin musika eta dantza, Telletxen.
  • 21:00 Kontzertuak Triku tabernan: COCA DANXOVA eta AUKERA OKERRA.
  • 21:00 Musika Ameztiko inguruan: DJ JAVICCI (atzo eta gaurko temazoak).
  • 22:00 Zezensuzkoa, Telletxeko errepidean.
  • 22:00 Kontzertuak txosna-gunean: REBEL NOISE, ITHAKA eta DJ FETÉN SEÑORAK.
  • 22:00 Kontzertuak Kasinon, DJ Gaua: IBAI SANCHEZ, UNAI GOIKOLEA, DAVID SAENZ eta SOMERVAIL MUSIC, bertako tabernarien eskutik.
  • 22:00 Kontzertuak San Nikolas plazan: PERTXEL, MICE eta OKI MOKI.
  • 23:00 Kontzertua Las Barreras tabernan: COTOM BLUS.

Uztailak 29, zapatua 

  • 08:30 XXII. Txipiroi Lehiaketaren izen-ematea, Biotz Alain.            
  • 09:30 Diana, herrian zehar.
  • 10:00 Algortagraff 4.edizioa, graffiti-erakustaldia herrian zehar: gazteentzako tailerra San Nikolas plazan, furgonetak Muxikebarri, Salem, Unai tabernan, Tellagorri plazan eta Kasinon.
  • 10:00 VIII Jose Ramon Arrupe Adiskidetasuna Xake txapelketa, Zabala eskolan.
  • 11:00 Ume eta gazteei begirako ekintzak, tailerrak eta puzgarriak, Telletxen. Saharar herriari elkartasuna adierazteko ekitaldia, Aftal elkartearekin: tearen zeremonia eta henna zein maskara tailerrak, goizean zehar.
  • 11:30 Gazterdi txapelketako herri kirolen froga (12-16 urte bitarteko gazteentzako kuadrilla txapelketa), San Nikolas plazan.
  • 12:00 Txalaparta-saioa eta TTAKUN Arrasateko txalapartarien elkarteari omenaldi berezia, Kasino plazan.
  • 12:00 Weepah Sound System (Virginia Plain, Morrongo, Maik Maester eta Barne Barnetik Binilo Jartzaileekin), Tellagorri plazan egun osoan zehar.
  • 12:00 Igel-toka, Jose Luis Esteban “Joselu” zenaren omenez, Katea inguruan, Salsidu tabernaren laguntzarekin.
  • 12:30 Kuadrillen herri kirolak, San Nikolas plazan (kuadrillen txapelketan parte hartzen duten taldeentzako nahitaezko proba).
  • 13:00 Bertso-saioa, Kasinon: Imanol Uria, Amets Arzallus, Nerea Elustondo eta Erika Lagoma. Gai-jartzailea: Maider Barañano.
  • 13:00 KIMETZ abesbatza, Kateako inguruan.
  • 13:00 Txipiroi Txapelketaren lapikoen aurkezpena, Biotz Alain.
  • 13:30 Umeentzako txalaparta tailerra, Telletxen.
  • 14:30 Paella-jan herrikoia Katea inguruan bertako tabernarien eskutik.
  • 14:30 Bazkaria Aftal elkartearekin batera Zabala eskolan.
  • 15:00 Gazte bazkaria, San Nikolas plazan.
  • 16:00 Gazte ekitaldia, San Nikolas plazan. Ostean, bingo musikatua.
  • 17:00 Algortako San Inazio Jaietako Xake txapelketa, Zabala eskolan. Izena emateko: clubajedrezgetxo@gmail.com.
  • 17:30 Getxoko Estropaden XLV. Ikurriña - JA Agirre Lehendakariaren XIX. Omenaldia.
  • 17:30 Buruhandiak, Sarrikobasotik abiatuta. Ibilbidea: Sarrikobaso, Algortako Etorbidea, Tellagorri, Torrene, Telletxe eta buelta Sarrikobasora
  • 17:30 Txipiroi Txapelketaren sari-banaketa eta giro berezia, Biotz Alain.
  • 18:00 Elektrotxorongo Elektrotxaranga herrian zehar San Nikolasetik abiatuta.
  • 18:00 Zutik Eneko Caballero futbito txapelketaren finalerdiak, Batzokiko patioan.
  • 18:30 Ume eta familien jaitsiera, Kasino plazatik abiatuta.
  • 19:30 Umeentzako txokolate-jana eta dantzaldia, Biotz Alain.
  • 20:00 Humberto Mariatxia, Kateako inguruan.
  • 20:00 Kontzertuak Triku tabernan: FALTONS eta KOSKA.
  • 21:00 Weepah Sound System, Telletxe plazan.
  • 21:00 Kontzertua Ameztiko inguruan: LA MARA.
  • 22:00 Zezensuzkoa, Telletxeko errepidean.
  • 22:00 Maketa lehiaketa txosna-gunean.
  • 22:00 Kontzertua Katea inguruan: THE WHITE ROOM. Ostean musika inguruan.
  • 22:00 Kontzertuak Kasinon: WRECK TOTEM, THE LIZARDS eta TERMINAL VIOLENCE.            
  • 22:00 Kontzertuak San Nikolas plazan: NAZKA, BKTS eta TRONIS ETA KILIKI PLAZAGIZON,
  • 23:00 Kontzertua Las Barreras tabernan: TERRITORIO NORTE.
  • 23:00 Musika Ameztiko inguruan: DJ JAVICCI (atzo eta gaurko temazoak).

Uztailak 30, domeka 

  • 09:30 Diana, herrian zehar
  • 11:00 Umeentzako jolas eta tailerrak, xakea eta puzgarriak, Biotz Alain.
  • 11:00 Umeentzako moto-lasterketa, Tellagorrin.
  • 11:30 Gazterdi txapelketako rally-desafioa (12-16 urte bitarteko gazteentzako kuadrilla txapelketa), Telletxen.
  • 12:00 78. Getxo Zirkuitua-22.Ricardo Ochoa Memoriala. Irteera Bilbon eta helmuga Arkotxan egongo dira, Foru kalean. 14:30etatik aurrera, doako paella helmugan, eta aurreikusitako iritsiera ordua 16:30-17:00 bitarte.
  • 12:30 Zumba Rosirekin, San Nikolas plazan.
  • 12:30 Kuadrillen rally-desafioa, Telletxen (kuadrillen txapelketan parte hartzen duten taldeentzako nahitaezko proba).
  • 13:00 Bertso-saioa, Kasinon: Jone Uria, Unai Iturriaga, Eñaut Martikorena eta Oihana Iguaran. Gai-jartzailea: Beñat Vidal.
  • 13:00 Umeentzako apar-festa, Biotz Alain.
  • 15:00 Gazterdi txapelketa, Getxoko txirrindularitza zirkuituaren animazioa (12-16 urte bitarteko gazteentzako kuadrilla txapelketa), Foruak kalean.
  • 15:00 Gazte eta helduen kuadrillen bazkaria, San Nikolas plazan.
  • 17:00 Familia-tailerra hulla-hopekin eta showa DAMA BELTZArekin, Katean.
  • 17:00 Mus txapelketa, Katean (Abian).
  • 17:00 Ume eta gazteen Kantxa Kirol Moda Krosa.
  • 18:00 Gazterdi txapelketa, Kantxa Kirol Moda Krosseko kategoria berezia (12-16 urte bitarteko gazteentzako kuadrilla txapelketa).
  • 18:00 Nagusien luntxa, Zabala eskolan.
  • 18:00 Zutik Eneko Caballero futbito txapelketaren finala, Batzokiko patioan.
  • 19:00 Bizkaiko zaku eramate txapelketa, Telletxen. Open Bizkaia 2023: giza proba txapelketa, lokotx bilketa eta orga jokoa. Aizkora eta tronura erakustaldia.
  • 19:00 Nagusien dantzaldia, Trio Menta taldearekin, Zabala eskolan.
  • 19:00 Saninazioetako jaitsiera tradizionala, Lau Bideetatik Ereaga hondartzako barraketaraino. Iristean, txistulariak, trikitilariak eta zezensuzkoa, Isidroren omenez (kuadrillen txapelketan parte hartzen duten taldeentzako proba puntuagarria).
  • 21:00 Herriko talde gazteen kontzertuak, Kateako inguruan. Ostean, musika inguruan.
  • 21:00 Gazterdirekin musika eta dantza, Telletxen.
  • 21:00 Kontzertua Ameztiko inguruan: BWATZABAL BAND.
  • 22:00 Kontzertua Kasinon: THE SIACKERS.
  • 22:00 Kontzertuak txosna-gunean: ZIRAUN, EMAYON erromeria eta DJ EROMENA.
  • 22:00 Kontzertuak San Nikolas plazan: XUMEL, MERINA GRIS eta VICTIMAS CLUB.
  • 22:00 Kontzertua Las Barreras tabernan: SAMBA BRAZUCAS.
  • 23:00 Musika Ameztiko inguruan: DJ JAVICCI (atzo eta gaurko temazoak).

Uztailak 31, astelehena

  • 09:30 Diana, herrian zehar.
  • 11:00 Umeentzako puzgarriak eta tailerrak, Telletxen.
  • 11:30 Dantzari-taldeen bilkura, Kasunen.
  • 12:00 Dantzari-taldeen kalejira.
  • 12:00 Meza nagusia eta ohorezko aurreskua.
  • 12:30 Euskal dantzen agerraldia, Biotz Alain.
  • 12:30 Kuadrillentzako tortilla-txapelketa irekia (kuadrillen txapelketan parte hartzen duten taldeentzako nahitaezko proba) eta Gazterdi txapelketako pintxo hotzen lehiaketa (12-16 urte bitarteko gazteentzako kuadrilla txapelketa), San Nikolas plazan.
  • 12:30 Zirku ikuskizuna Tellagorrin.
  • 13:00 Bertso-saioa, Kasinon: Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Joanes Illarregi eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Jon Amezaga.
  • 13:00 Kalejira Kutxus Areatxu Fanfarriarekin, San Nikolas plazatik abiatuta, Basagoiti zeharkatu eta Kasino plazan amaituz 14:30etarako.
  • 13:00 Trikitilariak, Kateako inguruan.
  • 13:30 Umeentzako ur-gerra, Biotz Alain.
  • 15:00 Bertsomaratoia Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegirekin, herrian zehar.
  • 17:30 Erraldoien eta buruhandien konpartsen bilkura, Kasunen.
  • 18:00 Erraldoien eta buruhandien kalejira. Ibilbidea: Kasune, Sarrikobaso, Katea (erraldoien lehenengo dantzaldia), Algortako Etorbidea, Kasino plaza (erraldoien bigarren dantzaldia), Basagoiti Etorbidea, Torrene, Telletxe errepidea (erraldoien hirugarren dantzaldia).
  • 18:30 Gazterdi txapelketako erakustaldi-saio irekia, Biotz Alain (12-16 urte bitarteko gazteentzako kuadrilla txapelketa).
  • 19:00 Kontzertua Las Barreras tabernan: JUAN CARLOS PICHELL.
  • 19:30 Kuadrillen erakustaldi-saio irekia, San Nikolas plazan (kuadrillen txapelketan parte hartzen duten taldeentzako nahitaezko proba).
  • 20:30 Larrain-dantza, Kasino plazan.
  • 21:30 Kontzertua Kasinon: LA MARA.
  • 22:00 Zezensuzkoa, Xabier Imaz Pechotoro zenaren omenez, Telletxe plazan.
  • 22:00 Zutik Eneko Caballero futbito txapelketaren, Gazterdi txapelketaren eta kuadrilla txapelketaren sari banaketak, San Nikolas plazan.
  • 22:30 Kontzertuak: erromeria BIDEAN taldearekin, San Nikolas plazan.
  • 23:00 Su artifizialen ikuskizuna, Vulcano pirotekniarekin: Distira / resplandor. Ikuskizuna aurrez aurre ikusi eta gozatzeko, gerturatu zaitezte denak Ereagako kaira.

Abuztuak 1, astelehena

  • 04:30 Sokasalto txapelketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun