Egitaraua

Jaia nagusi izango da abuztuaren 11tik 14ra bitartean Portu Zaharrean

Erredakzioa 2023ko abu. 10a, 13:03

Saninazioen ostean, Portu Zaharreko jaien txanda izango da Algortan. Hala, abuztuaren 11tik 14ra bitartean, askotariko ekintzez beteko da auzo hori, adin guztientzako gozamenerako.

Abuztuak 11, barikua

  • 12:00 Txupinaren jaurtiketa eta umeen kuadrillen jaitsiera, Kasino plazatik abiatuta, Ku-Klux fanfarreagaz, Portura arte.
  • 13:15 Eusko Diskoteka Paco eta Urtza taldeagaz, Portuko plazan.
  • 17:00 Txupinaren jaurtiketa eta kuadrillen jaitsiera Algortako Etorbidetik hasita. 2022an irabazi zuen TT Txobe kuadrilla izango da lehena jaisten Txoa eramateko.
  • 19:30 Sardina-jana, Jenaratxun.
  • 21:00 La Tropa, Portuko plazan.
  • 21:30 Umeentzako zinema, Pedro Bilbao Doktorearen plazan.
  • 22:00 Pregoiaren irakurketa 2022an irabazi zuen TT Txobe kuadrillaren eskutik, agertoki nagusian. 
  • 22:30-03:00 Kontzertuak agertoki nagusian: Arrakala, Xumel, Nazka, Anubis SA eta Xsakara.

Abuztuak 12, zapatua 

  • 10:30 Buruhandi eta txistularien jaitsiera, Agurra taldeagaz, Tellagorri-Portu Zaharra.
  • 10:30-12:30 Umeentzako tailerrak, Argia Fundazioaren eskutik, beheko errepidean.
  • 11:00 Umeentzako hastapen klaseak eta minitenisa, Tenis Playa Getxoren eskutik, beheko landan.
  • 11:00 Umeentzako pintura-lehiaketa Etxetxun, izen-emateak 12:00ak arte.
  • 11:30-14:30 Umeei eta gazteei begirako ekintzak, beheko errepidean. Ludoteka (1-3 urte), puzgarri ertaina (2-5 urte), puzgarri handia (5 urtetik gora) eta pedaletako kotxetxoak (edozein adin).
  • 11:00 IX. Rugby Tokata Lehiaketa, zelaian, Getxo Rugby taldearen eskutik.
  • 12:00-18:00 Gazte Bazkaria, Gazte txosnan.
  • 13:00 Kantu-poteoa, Portuko plazan.
  • 13:30 Umeentzako nasapuntakoa, murrutzar txikian; ondoren, jostailuzko ahatetxoak askatu eta nagusientzako nasapuntakoa eta jauzien txapelketa, murrutzar handian.
  • 16:00 Boxeo entrenamendua, Izarrak Boxing Klubaren txosnan.
  • 17:00-19:00 Umeentzako parkea, haur ludoteka (1-3 urte), puzgarri ertaina (2-5 urte), puzgarri handia (5 urtetik gora), pedaletako kart-ak (edozein adin), errepidean.
  • 18:00 Sokamuturra, hondartzatxoan.
  • 19:30 Sardina-jana, Jenaratxun.
  • 19:30 Bertso-saioa, Portuko plazan. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Unai Mendiburu eta Naroa Torralba.
  • 21:00 Umeentzako zinema, Pedro Bilbao Doktorearen plazan.
  • 21:30 Dantzak murrutzar handian, Itxas Argiak antolatuta.
  • 22:00-03:00 Kontzertuak agertoki nagusian: STR, Kai Nakai eta Aurah Sin: Drag party.

Abuztuak 13, domeka 

  • 10:30 Buruhandi eta txistularien jaitsiera, Agurra Taldearen eskutik, Tellagorri-Portu Zaharra.
  • 11:00 Euskal Herriko 3. mailako Aizkolari Txapelketa, Getxo Herri Kirol taldeko txosnaren aurrean.
  • 11:30-14:30 Umeei eta gazteei begirako ekintzak, beheko errepidean. Ludoteka (1-3 urte), puzgarri ertaina (4-8 urte), zezen mekanikoa (5 urtetik gora) eta pedaletako kotxetxoak (edozein adin).
  • 11:00-13:30 Umeentzako jolasak, Portuko plazan.
  • 11:00-14:00 Skate-tailerra, errepidean.
  • 11:30 Umeen estropada ergometroetan, Arrauneko txosnaren aurrean, Getxo Arraun taldeak antolatuta.
  • 12:30 Elkartelaneko berbaldia, Bilgune feministaren txosna, Algortako Mugimendu Feministaren eskutik.
  • 13:00 Kantu-poteoa, gazte txosnaren eskutik.
  • 14:00 Antzar-jasoaldiak. 
  • 15:00 Bazkari feminista, Algortako Mugimendu Feministaren eskutik, Bilgune Feministaren txosnan. Ondoren, bazkaloste animatua.
  • 17:00-19:00 Umeentzako parkea, puzgarri ertaina (1-3 ute), puzgarri ertaina (4-8 urte), pedalezko kart (adin guztiak), zezen mekanikoa (5 urtetik aurrera).
  • 17:30-19:00 Skate erakustaldia eta hastapen tailerra, errepidean.
  • 18:00-19:00 Eskala, pira, dorretxoa, zutabeak eta dret-piramidea, Vilafrancako (Bartzelona) Falcots taldearen eskutik erakusketa, portuko landan.
  • 18:00 Bits-jaia, errepidean.
  • 19:00 Zumba Rosi, Ylenia eta Ritagaz, agertoki nagusian.
  • 19:30 Sardina-jana, Jenaratxun.
  • 21:00 Kuadrillen aktuazioa, agertoki nagusian.
  • 21:30 Zezensuzkoa, agertoki nagusiaren atzean.
  • 21:30 Umeentzako zinema, Pedro Bilbao Doktorearen plazan.

Abuztuak 14, astelehena 

  • 09:30 Marmitako Txapelketaren izen-ematea. Oharra, ezin da agertoki nagusia erabili marmitakoak egiteko.
  • 10:30 Buruhandi eta txistularien jaitsiera, Agurra taldearen eskutik, Tellagorri-Portu Zaharra.
  • 12:00 Marmitakoak entregatzeko hasiera, 14:00ak arte, Etxetxun.
  • 16:00-18:00 Elektrotxaranga, txosna-gunean.
  • 18:00-20:00 Ginkana agertoki nagusian, Gazte Txosnak antolatuta.
  • 18:00 Bertsolariak, Portuko plazan. Bertsolariak: Maite Sarasola eta Peio Lago.
  • 18:30 Marmitako Txapelketaren sari-banaketa, Portuko plazan.
  • 21:00 Kuadrillen Txapelketako sari-banaketa, agertoki nagusian.
  • 21:30-23:30 Dance (USB music), agertoki nagusian.
  • 23:30-02:30 Nonbait erromeria, agertoki nagusian.

Abuztuak 15, martitzena 

  • 06:00 Txoaren erreketa eta jaiei amaiera emateko 
    traka, murrutzar handian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun