Aixerrotako landan azken 10 urteotako balantzea egin du ohar bidez Getxoko Auzokideok plataformak. Dioenez, hamarkada horretan pinu asko moztu edo kaltetu dira, eta zementu eta porlan tona ugari erabili dira "zuloz betetako" landan, "non plastikoak eta kristalak ere badauden". Auzo-plataforma horretako kideek nabarmendu dute kalte horiek guztiak ekidin ahalko zirela bere momentuan neurriak hartu izan balira.
Gogoratu dutenez, ingurua babesteko mozioa aurkeztu zuten 2018an, eta, ordutik, neurriak apurka-apurka hartu ditu Udalak, "nahiz eta oraindino ez diren proposatutako guztiak bete".
Hala eta guztiz ere, pozez hartu dute Udalak orain iragarritako neurri berriak, baina kautelaz hartu dute dena, "iaz eznahikoak izan zirelako eta, neurriak hartu ziren arren, kalteak nabariak izan zirelako". Besteak beste, azaldu dute pinudia babesteko perimetroa zabaldu beharra dagoela, iaz hainbat pinuk kalteak jasan zituztelako, baita "urtez urte suntsitzen ari diren" sasiak eta sastrakak ere, "babestutako espezie askoren habitata direlako".
Hori guztia dela eta, Getxoko Auzokideok elkarteko kideek iragarri dute "adi" ibiliko direla eta dei egin diote Udalari "azkar mugitzeko", ingurumen-kalteak hasiak baitira.
Adi eta adi egongo gara eta Udalari azkar mugitzeko deia egiten diogu, ingurumen-kalteak hasiak baitira.