Getxoko Udalak murala ordezkatzeko egitasmoa du, baina hainbat herritar horren aurka azaldu dira eta Jose Miguel Ibarretxek 1983an margotu zuen murala defendatzen ari dira.
Areetako metroko geltokiaren ondoko plazari izena ematen dion murala babesteko ekintza egingo dute eguenean, hilaren 13an, 19:00etan. Eutsi Romo plataformak egin du deialdia, eta azaldu dutenez, ekintza horretan pertsonen xake-partida jokatuko dute 19:00etan. Parte-hartzea irekia izango da eta jokatu gura dutenei zuriz edo beltzez jantzita joateko eskatu diete, 18:45ean.
Getxoko Udalak murala ordezkatzeko egitasmoa du, baina hainbat herritar horren aurka azaldu dira eta Jose Miguel Ibarretxek 1983an margotu zuen murala defendatzen ari dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!