Getxoko Udalari hiru ordezkari dagozkio Ur Partzuergoaren bileran: 2015-2019 agintaldian, EAJren ordezkari 1, PPren ordezkari 1 eta Guk alderdiaren ordezkari 1 izan ziren osoko bilkuran babes gehien izan zuten hiru alderdiak. Ordea, 2019-2023 agintaldian EAJren ordezkari 1, PPren ordezkari 1 eta PSE-EEren ordezkari 1 izan ziren.
Hala, 2023-2027ko agintaldirako ordezkarien proposamenean, Udalak PSE-EE alderdia berriro ere aukeratu du, EH Bildu bere proposamenetik kanpo utziz. Halaber, erabaki hori posible izan da PP alderdiagaz egindako akordiori eta bere babesari esker. Modu horretan, uztailaren 27ko osoko bilkuran erabakiko dute zeintzuk izango diren Getxoko Udalak Ur Patzuergoan izango dituen behin betiko ordezkariak.