Uribe Kostako Itaiak adierazi duenez, telefono zenbaki bat jarriko dute eskuragarri emakume batek eraso bat jasatekotan haiekaz kontaktuan jarri ahal izateko: "Horren bidez protokoloa aktibatu eta babes soziala, aholkularitza, salaketa publikorako bitartekoak zein uneko eta ondorengo laguntza eskainiko ditugu".
Aitzitik, taldeak azpimarratu gura izan du indarkeria matxista ez dela jai handietan gerta daitezkeen erasoetara mugatzen, eta, hortaz, bidea ez dela soilik "momentuko erantzunak" ematea. "Indarkeria eta emakumeon zapalkuntza betikotzen duen sistema kapitalista gainditu ezean arazoak bere horretan jarraituko du, sistemak beharrezko baitu bere funtzionamendurako", deitoratu du.
Hala, Itaia taldeak erasoei aurre egiteko lanean jarraituko duela azpimarratu du, "mekanismoak martxan jarriz zein zapalkuntza oro gainditzea helburu duen proiektu politikoan ekarpena egiten". Gainera, herritarrei ere antolatzeko deia ere luzatu gura izan dio taldeak.