San Lorentzo Azoka

Landa-ingurutik Algortako erdigunera

Ander Zarraga 2023ko abu. 7a, 09:00

San Lorentzo azoka Algortan, artxiboko irudian. © GETXOKO UDALA

Abuztuaren 10ean, Algortako plazak azoka bilakatuko dituzte baserrietako produktuak eskaintzeko.

Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazek hartuko dituzte berriro ere Getxon egiten den abuztuko azokarik ezagunena. Eguen horretan, 10:00etatik hasita, bisitariek euskal baserrietatik zuzenean ekarritako hainbat produktu tipiko eskuratzeko aukera izango dute.

Aurten, 60 saltoki eta txosna bi jarriko dituztela iragarri dute azoka antolatzeaz arduratzen diren BBK eta Getxo Kultur Etxeak. Postuetan, Euskal Herriko nekazaritzako eta elikagaigintzako askotariko produktuak bakarrik saldu ahalko dituzte, eta, gisa horretako jai orotan bezala, ez dira faltako taloa txorizoagaz, sagardoa edo bestelako produktuak dastatzeko aukera. Halaber, giroa alaitzeko trikitilariak eta gaiteroak ere egongo dira.

Eguna amaitzeko, Bihotz Alai abesbatzaren kantuek emango diote agurra San Lorentzo jaiari, abesbatzaren izen bera daraman plazan, 22:00etan. Horiez gainera, Joseba Santxo eta Beñat Vidal bertsolariek eta Itxas Argia Dantza Taldeak ere euren emanaldiak eskainiko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun