Getxoko Algorta jaietan ustez domeka goizaldean izandako sexu-erasoagatik adingabe batek jarritako salaketa ikertzen ari da Ertzaintza. Ustezko egileak, adin nagusikoa bera, Getxoko polizia-etxean dago oraindino, epailearen esku geratzeko zain.
Bestalde, Ertzaintzak HIRUKAri baieztatu dio zapatuan beste eraso matxista bat egon zela Algortan; kasu horretan, emakumeak salaketa Getxoko Udaltzaingoaren komisarian jarri zuen, eta oraindino ez dago bestelako informaziorik horri lotuta.