Algortako saninazioetako kuadrillen jaitsiera, iruditan

Iker Torre · Iker Rincon Moreno 2023ko abu. 1a, 11:54

Lau egunak igaro dira, eta daborduko amaitu dira Algortako San Inazio jaiak. Barikutik astelehenera, hamaika ekitaldiz, kontzertuz eta ekimenez gozatzeko parada izan dute herritarrek, baita gurera etorritakoek ere. Gaur, martitzenean, ospakizunon ajea igarotzen egongo dira asko, baina horietaz gozatzerik izan ez dutenek festei hasiera eman zion txupinaren jaurtiketaren eta kuadrillen jaitsieraren irudiak ekarri ditugu oraingoan. Guztira, 36 kuadrilla aritu dira saninazioetan norgehiagokan txapelketan, eta, nola ez, jaiak alaitzen. Guztien artean, Setka kuadrilla gailendu da jaiotan, eta horixe izango da datorren urterako arduraduna pregoia irakurtzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun