Modu ahaztezinean egin zuten jzioguitarrek eta xerpek aurtengo EuskarAbenturaren azkenengo etapa. Bilboko Pio Baroja pantalanean itsasontzi bat hartu eta, Ibaizabal ibaian behera, Portugaletera iritsi ziren. Ondoren, Bizkaia Zubia zeharkatu eta, Getxon, arduradun politikoek ondoetorria egin zioten espedizioari. Ordu erdiko ekitaldiaren ostean, Areetatik Algortara jarraitu zuen bidea marea laranjak, Areetako Kaia pasealekuan gora. Algortan, San Nikolas plazan, saninazio festetan murgilduta, jai-batzordeak harrera egin zion taldeari. Azkenik, amaiera ekitaldia egin zuten Muxikebarri Antzokian.