1969ko abuztuaren 2an, kuadrillakoakaz zebilen Itzubaltzeta/Romoko jaietan leioaztarra, abesten eta txantxa-giroan. Leza izenordez ezaguna zen Getxoko alkateordea inguruan zen, eta txarto hartu omen zuen Arnaizen eta lagunen poztasuna. Berak udaltzainei deitu, eta giroa nahastu zen. Hainbat ordutan lekutik aldenduta ibili ostean, gazteak jaietara bueltatu ziren, agente bat, ordea, pistolagaz zain zegoen. Arnaiz polizia autora eraman zuen, eta bularrean tiro eginez, bertan hil zuen, 20 urte zituela.
Felix Arnaiz gogoratuz ekitaldia antolatu da gaur Erromon.
— EH Bildu Getxo (@GetxokoEHBildu) August 2, 2023
1969. urtean erail zuen poliziak, 20 urte zituela, auzoko jaiak hasi zirenean.
✊🏽 Oroimena, justizia eta erreparazioa pic.twitter.com/DJJE0fzELJ