Pasa den barikuan, abuztuaren 11n, hasiera eman zioten Getxoko jairik ezagunenen artean dagoen festari: Portu Zaharreko jaiak. Lagun eta familia artean, eta eguraldi ezin hobeak lagunduta, kuadrillen arteko lehenengo probari ekin zioten herritarrek; kuadrillen jaitsierari, alegia. HIRUKAtik ere bertan egon ginen jaietako lehenengo momentu horiek izozteko asmoz, baita hurbiletik ezagutzeko ere nola bizi dituzten kuadrilla ezberdinek Portu Zaharreko jai berezi hauek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!