Getxoko EH Bilduk deitoratu du urtero errepikatzen den egoera dela, eta urtero Getxoko Udalak "euskaldunon hizkuntza-eskubideak urratzen" dituela. Koalizio abertzaleak gogoratu duenez, 2019an, EH Bilduk sinadurak batu zituen ikastaroak euskaraz egitea eskatuz. Halaber, urte bereko irailean mozioa aurkeztu zuen, "baina gobernu-taldeak ez zuen EH Bilduk aurkeztutako mozioa babestu".
Egoera honen aurrean, salaketa publikoa egiteaz gain, EH Bilduk iragarri du erantzukizunak eskatuko dituela; hala, salaketa erregistratu du Hizkuntz Eskubideen Behatokian eta presioa egiten jarraituko du Udaleko arlo guztietan. "Getxon ere euskaraz bizi gura dugu!", aldarrikatu du taldeak.