Egitaraua

Mesedeetako jaiek dantzan jarriko dute Areeta

Iker Rincon Moreno 2023ko ira. 18a, 13:13
Domekan izango da Barraskilo Lehiaketa.

Udagoieneko ekinokzioagaz batera, Mesedeetako Andra Mariaren omenezko jaiak helduko dira Areetara aste-akabu honetan. Hala, hiru egunez, tokiko jai-batzordeak antolatutako egitarauak hankaz gora jarriko du auzo horretako lasaitasuna, adin guztietarako hamaika jarduerek giroa paregabea ekarriko baita ingurura barikutik domekara.

Egitaraua

Irailak 22, barikua
  • 13:00 Luntxa adineko lagunentzat, Eskoletako plazan.
  • 18:00 Haurrentzako disko-festa: Do Re Mi, Eskoletako plazan.
  • 19:00 Krono-ginkana 18 urtetik beherakoentzat, Adiskidetasuna kalean.
  • 19:30 Txupinaren jaurtiketa eta pregoiaren irakurketa, Eskoletako plazan.
  • 19:45 Txatoren Aurreskua, Eskoletako plazan.
  • 20:00 Areetaolinpiadak, haurrentzako jokoak, Eskoletako plazan.
  • 21:00 Kontzertua: Txelu's Band, Adiskidetasuna kalean.
  • 22:30 Kontzertua: Sully Riot, Eskoletako plazan.
Irailak 23, zapatua
  • 11:30 Puzgarriak, Bizkaia Zubia plazan.
  • 12:00 Fanfarria ibiltaria.
  • 13:00 Sardina-jana, Eskoletako plazan.
  • 13:30 Herri kirolen erakustaldia, Eskoletako plazan.
  • 17:00 Tailerrak, Eskoletako plazan.
  • 17:00 Puzgarriak, Bizkaia Zubia plazan.
  • 17:30 Dantza-plaza, Berantzagi dantza-taldeagaz, Eskoletako plazan.
  • 18:30 Dantza erakusketa, Eskoletako plazan.
  • 18:30 Arenas Club - Tudelano futbol-partidua, Gobela kiroldegia.
  • 19:00 Eskulanen tailerra, Eskoletako plazan.
  • 19:00 Krono-ginkana 18 urtetik beherakoentzat, Adiskidetasuna kalean.
  • 19:30 Dantza-tailerra, Eskoletako plazan.
  • 20:30 Swing klandestinoa, Eskoletako plazan.
  • 22:00 Retro Party, Adiskidetasuna kalea.
  • 22:30 Areetako Sound Gaua: Galker, Eskoletako plazan.
Irailak 24, domeka
  • 10:00 Artisautza azoka, Eskoletako plazan.
  • 10:30 Barraskilo eta Marmitako lehiaketen izen-ematea, Adiskidetasuna kalean.
  • 11:00 Tortilla lehiaketa, Eskoletako plazan.
  • 12:00 Show magia Oliver & Liuba, Eskoletako plazan.
  • 12:00 Getxoko VII. Triatloi Olinpikoa, Bizkaia Zubia plazan.
  • 12:30 Herri-paella jana, Eskoletako plazan.
  • 13:00 Herri-bazkaria, Eskoletako plazan.
  • 13:30 Getxo Aktibatu: Dantza familian tailerra, Eskoletako plazan.
  • 13:30 Tortillak aurkeztea, , Eskoletako plazan.
  • 14:00 Kazolen aurkezpena, Adiskidetasuna kalean.
  • 16:00 Tortillen sari-banaketa, Eskoletako plazan.
  • 17:30 Zirku erakustaldia, Eskoletako plazan.
  • 17:30 Txokolate-edana, Eskoletako plazan.
  • 17:00 Barraskilo, marmitako eta ginkanaren sari-banaketa, Adiskidetasuna kalean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun