Areetako jai-batzordeak azaldu duenez, aurten, pregoia Txatori zuzenduta egongo da, bera omentzeko asmoz, eta lore-sorta bat eskainiko diote haren familiari. Horren bitartez, pertsona horrek auzoan emandakoa aitortu gura diote antolatzaileek.
Berantzagi dantza-taldeko presidentea izan zen hainbat urtez, eta, hori dela eta, dantza-taldeko kideek ere ohorezko aurresku bat dantzatuko dute bere oroimenean.