Zuzeneko musikak, bertsolariek eta txalapartaren doinuek lagundura, hainbat herritarrek parte hartu zuten ekitaldian, tartean, ehunka umek. Festa txalaparta doinuakaz hasi zuten eta DBH 4. mailako ikasleek Txonbo egin leloa aurkezteaz arduratu ziren. Osetan, ikasturte horretako ikasleek antzezlana egin zuten eta LH 5. eta 6. mailako ikasleek Edalontzien kanta eta bertso-saioa egin zituzten, hurrenez hurren.
Umeek 2024ko Ibilaldiaren kultur urteko lehen ikuskizunak eskaini ostean, Ainhoa eta Kerman musika-bikotearen kontzertua eta Getxoko Musikalia bandak beraien emanaldiak eskaini zituzten.