Jone Uria eta Unai Mendiburu getxoztarrak, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetara

Iker Rincon Moreno 2023ko aza. 2a, 11:48

Azken asteotan jokatutako sei kanporaketen ostean, Jone Uria –zuzenean sailkatuta zegoena– eta Unai Mendiburu getxoztarrak izango dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantatuko duten eskualdeko ordezkariak. Azkenengo kanporaketa atzo izan zen, Lekeition, eta Peru Irastortzak ezinezkoa izan zuen hurrengo faserako txartela eskuratzea, laugarren postuan gelditu ostean. Getxoztarrak aurrez aurre arituko dira azaroaren 18an, Santurtzin.

Lekeitioko kanporaketaren ostean, osatu da finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolarien zerrenda. Sei kanporaketetako irabazlean eta puntuazioz lehen bostak gehituko zaizkie iaztik zuzenean sailkatu ziren beste zazpi bertsolariei. Honela geratu dira finalaurrekoak:

Azaroaren 11n, Berrizko Olakueta frontoian, 17:00etan:

  •  Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Xabat Galletebeitia Abaroa
  • Iruri Altzerreka Martinez
  • Eneko Abasolo Txabarri Abarkas
  • Koldo Gezuraga Seijido

Azaroaren 18an, Santurtziko Serantes kultur aretoan, 17:00etan:

  •  Aitor Bizkarra Ruiz
  • Jone Uria Albizuri
  • Mikel Goiriena Larrazabal
  • Unai Mendiburu Valor
  • Bittor Altube Sarrionandia
  • Txaber Altube Sarrionandia

Azaroaren 25ean, Lemoako udal kiroldegian, 17:00etan:

  •  Nerea Ibarzabal Salegi
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria
  • Oihana Bartra Arenas
  • Josune Aramendi Perez
  • Aissa Intxausti Aburruza

Kanporaketak urriaren 1ean hasi ziren, eta Uribe Kostatik Peru Vidal eta Inazio Vidal leioaztarrak, Imanol Uria, Unai Mendiburu eta Peio Irastortza getxoztarrak eta Paule Ixiar Loizaga sopeloztarra aritu dira kanporaketetan; Jone Uria getxoztarra, aldiz, zuzenean sailkatuta egon da Santurtziko finalaurrekorako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun