Palestinari elkartasuna adierazteko bandera erraldoi bat jarri du EH Bilduk Arrigunagako hondartzan

Ander Zarraga 2023ko aza. 29a, 13:15

Gaur, azaroak 29, Palestinarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Egunean, Getxoko EH Bilduko kideek herrialde horretako bandera erraldoi bat zabaldu dute Arrigunagako hondartzan. Halaber, zabaldu duten mezuan palestinar harrialdiari elkartasuna adierazi eta Israelen genozidioa salatu dute.

Data Palestinako herriarentzat duen garrantziagatik aukeratu zen. Egun horretan, 1947an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 181 ebazpena onartu zuten, gerora "zatiketaren ebazpena" bezala ezagutua, Palestinan "Estatu judua" eta "Estatu arabiarra" sortzea xedatzen zuena, Jerusalem nazioarteko erregimen berezi baten mendeko corpus separatum gisa. Ebazpen horretan aurreikusitako bi estatuetatik, orain arte Israle bakarrik sortu da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun