Daborduko ezin izango dira GetxoBiziren urteko bonuak eskatu

Iker Rincon Moreno 2023ko abe. 1a, 11:07

Udalaren bizikleta publikoaren mailegu-zerbitzua, GetxoBizi, urte amaieran amaituko da eta, hori dela eta, Udalak jakinarazi du daborduko zerbitzu horren erabiltzaileek ezin izango dutela urteko bonua eskatzeko aukera. Hala, gaurtik, abenduaren 1etik, urtea amaitu bitartean, 2 euroko aldizkako tituluak soilik atera ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun