Terrorismoaren biktima "guztiei" omenaldia egin diete Getxon

Erredakzioa 2023ko abe. 4a, 09:28

Barikuan egindako omenaldia, San Inazio elizaren ondoan. © GETXOKO UDALA

2009ko martxoan Udalbatzak lortutako akordioari jarraituta, barikuan, abenduaren 1ean, terrorismoaren biktima "guztiei" omenaldia egin zieten Udaleko talde politiko guztietako ordezkariek, EH Bildukoak izan ezik, urtez urte koalizioak adierazi duen bezala, indarkeria mota guztiek eragindako biktima guztiak aintzat hartzen ez direlako ekimen horretan.

Txistulariek "Agur Jaunak" interpretatzen zuten bitartean, minutu bateko isilunea egin zuten. Ondoren, ekitaldia amaitzeko, Amaia Agirre alkateak lore sorta bat utzi zuen San Inazio plazan terrorismoaren biktimen omenez dagoen Guztion etxea izeneko eskulturaren oinean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun