Iaz bezala, argiztapenaren denbora murriztuko dute aurten, hau da, argiak piztuta egongo diren ordutegi osoaren % 25. Ordutegia, beraz, arazoak konpondu ostean, honako hau izango da: domekatik eguaztenera, 18:00etatik 23:00etara; eguenetik zapatura, 18:00etatik 24:00etara; eta abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean 18:00etatik 02:00etara.