Unai Aranzadi kazetari getxoztarraren "A costa dos Lançados" dokumentala saritu dute Mexikon

Erredakzioa 2023ko abe. 26a, 09:41

Unai Aranzadi, lana grabatzen ari zen bitartean.

Unai Aranzadi, Idependent Docs ekoiztetxearen sortzaile, zuzendari eta kazetari getxoztarrak dokumental onenaren saria jaso du A costa dos Lançados lanari esker. Metraje luzeko kategorian izan du aitortza, Mexikoko Veracruzeko X. Zinema Jaialdian. Lanak migrazio-mugimenduaren iraganari eta orainari buruzko paradoxa bat erakusten du, eta, horretarako, getxoztarrak Ginea Bissaun, Gambian eta Senegalen egin zituen grabazioak, 2021eko udagoienean.

Lanak, migrazio-mugimenduaren iraganari eta orainari buruzko paradoxa bat erakusten du, XV. mendean Afrika mendebaldeko kostaldean irtenbide gisa, sartu ziren lehen europarren historia erakusten baitu. Lançatu izenagaz ezagutzen ziren, literalki ibaian gora "jaurtitzen" zirelako. Dokumentalak hainbat gai jorratzen ditu, hala nola kolonialismoa, esklabotza, giza eskubideak, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko desberdintasun-harremanak, ustelkeria, Afrika beltzeko migrazio-arazoaren sorrera, Europarako bidaiari ekitera bultzatzen duen horretan fokua jarriz.

Getxoko Udalaren finantzazioagaz, UN Etxeak, UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkarteak ekoiztutakoa Bartzelonako Zinema eta Giza Eskubideen Jaialdiko lan finalistekin proiektatzeko ere aukeratua izan da.

Aranzadik 2021eko udagoienean egin zituen grabazioak, Ginea Bissaun, Gambian eta Senegalen, migrazio-arazoaren sorrera road movie edo bidaia- eta historia- elementuakaz erakutsiz.

“Unai Aranzadi zoriondu nahi dugu merezitako errekonozimenduagatik eta Udalak UN Etxea entitateak ekoiztutako ikus-entzunezko lan garrantzitsu honi ematen dion babesa azpimarratu nahi dugu. Dokumental honek kolonialismoari, esklabotzari eta giza eskubideei buruz hausnartzeko gonbita egiten du, baita gai horiek belaunaldietan nola uzten duten beren arrastoari buruz ere”, nabarmendu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun