Garbigune mugikorrak, Udaleko Ingurumeneko Hiri Zerbitzu eta Ingurumen Kalitaterako Arloak aspaldi eskaintzen duen garbigune mugikorraren zerbitzua indartuko du, udalerriko zenbait tokitan astean zehar eskaintzen dena (eguaztenetik domekara), baita Algortan, Telletxe kalean, ipini berri den Garbigertu Getxo hurbiltasuneko lehen gunea. Garbigune mugikorraren helburua da etxean sortutako hondakin arriskutsuen eta arriskutsuak ez diren tamaina ertaineko hondakinen bilketari estaldura handiagoa ematea.
Bertan utzi daitezkeen hondakinak askotarikoak dira: tresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa (ontzi itxietan), sakelako telefonoak, kableak, pintura eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, toner eta tintazko kartutxoak, metalezko eta plastikozko kapsulak, pilak, CD, DVD eta kaseteak eta erradiografiak. Udalerrian dagoen bitartean, hondakinak eguneko edozein ordutan utzi ahal izango dira bertan.