Hitzordua 17:30ean izango da, Villamonteko kultur etxean, eta bileran bertan parte hartuko dute proiektuan parte hartzen ari diren edo interesa duten pertsona eta erakunde guztiek, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetatik eta IGEetatik (Ikasleen Gurasoen Elkarteak) hasi eta herritar guztienganaino. "Izan ere, zenbat eta mobilizazio sozial gehiago egon, orduan eta onura handiagoa izango dute ikastetxerako bide berriak erabiltzen dituzten ikasleek", adierazi dute arduradunek. Gainera, lan-mahaian kontuan hartuko dira Udalak iaz proiektuaren inguruan abian jarritako partaidetza-prozesuaren aurreko faseetan emandako ideiak.
Aurrera jarraitzen du, beraz, Eskola Bideen proiektuak, behin betiko konfiguraziorako. Daborduko hainbat urrats eman dira prozesua abian jarri zenetik: diagnostiko teknikoa, diseinua eta bideen sorrera, besteak beste, eta orain, amaitzeko, seinaleztapenari buruzko proposamena egingo da.