Alerta laranja ezarri dute gaur haize-bolada handiengatik

Erredakzioa 2024ko ots. 12a, 12:17

Kostaldeko arriskuaren ostean, haize-bolada bortitzei lotutako alerta laranja aktibatu du Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuak gaur, 15:00ak arte. Hori dela eta, udalek krisi-mahaiak aktibatu dituzte, tartea, Getxokoak.

Getxoko Udala ohiko prebentzio neurriak hartzen ari da eta zuhaitz-eremuetan ez ibiltzea gomendatzen du, batez ere Zugatzarte pasealekuan eta Maximo Agirre kalean, tamaina handiko zuhaitzak daudelako. Gainera, alertaren egoeraren berri ematen ari zaie garabien, dorre instalatuen, aldamioen eta abarren arduradunei, baita ostalaritzakoei SMS mezuak bidaltzen ere. Aurreikusten da Ereagako igogailuaren funtzionamenduan eragina izatea eta segurtasun arrazoiengatik etenaldiak egon ahal izatea. Hondakinen edukiontziei eusteko sistemak ere instalatzen ari dira haizeguneetako ohiko lekuetan.

Gomendioak

Egoera hauetarako emandako gomendioei kasu egiteko eskatzen du:

  • Ondo itxi behar dira eta segurtatu ateak, leihoak eta toldoak
  • Loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektu guztiak kendu

Kanpoan baldin bazaude:

  • Ez joan mendira aipatutako ordutegian eta beharreko izatekotan, prebentzio neurriak hartu.
  • Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.
  • Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.

Bidaiatuz gero:

  • Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.
  • Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan.

Itsas ondoan:

  • Urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
  • Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez, ez egin uretako kirolik.

Larrialdiren bat izatekotan, honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 112 (SOS DEIAK).

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun