Inauterietako mozorro-lehiaketak hiru modalitate izango ditu aurten Algortan

Iker Rincon Moreno 2024ko ots. 15a, 13:24

Aurten, Algortako inauterien mozorro-lehiaketak hiru modalitate izango ditu: haur eta familientzakoa, Gazterdi (12-16 urte) eta kuadrillentzakoa. Izena zapatuan bertan eman beharko da, herrian sakabanatuta egongo diren lau photocall-etan egongo den QR kodeen bitartez.

Mozorro-lehiaketakoren batean izena eman gura dutenek, Zabala kalean, Katea inguruan, Kasino plazan eta San Nikolas enparantzan egongo diren photocalletako QR koderen baten bitartez egin beharko dute. Izen-emate horretan, formularioa bete beharko da, kategoria aukeratuta eta kuadrillaren izena, adina eta partaide kopurua adierazita. Gainera, taldearen argazkia edota bideoa igotzeko aukera egongo da; "photocallak horretarako daude", ohartarazi dute jai-batzordeko kideek.

Behin izena emanda, taldeek herria girotu beharko dute, besteak beste, hori baloratzeko epaileak egongo baitira egunean zehar, baita mozorroen elaborazioa eta horietan "sartzearen" papera puntuatzeko ere. Haur eta familien zein Gazterdi kategorietakoek, aldiz, proba gehigarri bat izango dute, eta, hala, arrastiko kalejiran parte hartu beharko dute, 18:00etan Zabala kaletik irtengo dena. Kategoria bi horietako sari-banaketa Kasino plazan egingo dute zapatuan bertan; kuadrillena, aldiz, hurrengo egunean, sare sozialetatik.

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Algortako Jai Batzordea (@algortako_jaibatzordea)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun