Hasteko, lehen finalaurrekoa Villamonte tabernan egingo dute 12:00etan honako bertsolari hauekaz: Jone Uria, Oier Aizpurua, Joanes Igeregi eta Galder Bilbao.
Bigarren finalaurrekoa 17:00etan jokatuko dute Saniko tabernan, Kerman Diaz, Peru Vidal, Aritz Landeta eta Beñat Lopez bertsolarien artean.
Azkenik, Paule Loizaga, Imanol Uria, June Diaz eta Xabi Sainz de la Maza bertsolarien txanda 18:30ean izango da Katea tabernan.
Bukatzeko, 21:30etik aurrera final handia egingo dute Azebarri kultur elkartean, eta bertan erabakiko dute nork jantziko duen aurtengo Uribe Kostako bertsolari onenaren txapela.