Gabarra 16:30ean aterako da Abrako itsas klubeko ontziralekutik. Aurreikuspen guztien arabera, milioi batetik gora pertsona egongo da itsasadarraren bi aldeetan, Getxo-Portugaletetik Bilbora arteko tartean. Hori dela eta, Getxoko Udalak gune berezi bat seinaleztatuko du mugikortasun murriztua edo adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako.
Eremu hori FEKOOR–Gutxitasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileagaz dago adostuta, eta behar bezala seinaleztatuta egongo da, Tomas Olabarri kaian.