Saharar umeak udan hartzeko ekimenean parte hartzeko izena eman daiteke oraindino

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa 2024ko apirilaren 15a

Barikuan, hilaren 19an, amaituko da udan etxean saharar umeak hartzeko Oporrak Bakean ekimen solidarioan parte hartzeko izena emateko epea. Pertsona interesatuek izen-ematea egin edo informazioa eska dezakete 658 751 359 eta atfalgetxo@gmail.com edo Getxoko Udaleko Lankidetza sailean, 94 466 00 17 eta lankidetza@getxo.net.

8 eta 9 urte bitarteko saharar haurrei, uztailean eta abuztuan, Aljeriako Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetako errealitate gordinetik urrundu ahal izateko aukera eskaintzen die ekimenak. Aldi baterako harrera-programa honetan, udalerriko egoiliarrek zein bertan lan egiten dutenek har dezakete parte. 

Ekimenaren helburuak dira adingabekoen oinarrizko beharrizanak asetzea aipatutako hilabeteetan; azterketa mediko orokorra, begietakoa eta hortzetakoa ahalbidetzea; beren bizilekuko klima gogorra pairatzea ekiditea, tenperaturak 55º Cra iritsi ahal direlako; trukaketa kulturala, eta getxotarren artean Saharako herriak bizi duen egoeraz sentsibilitatea sortzea.

Udalak, besteak beste, honako gastu hauetarako ematen du diru-laguntza: kanpamentuetatik etortzeko eta joateko bidaiarako, txangoetarako eta ekitaldietarako. Pertsona interesatuek izen-ematea egin edo informazioa eska dezakete 658 751 359 eta atfalgetxo@gmail.com edo Getxoko Udaleko Lankidetza sailean, 94 466 00 17 eta lankidetza@getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun