Lorezainen lan-gatazka

Irati Ugarte, ELA sindikatua: "Enpresarekin lan-hitzarmena negoziatzeko prest gaude, baina argi dugu ez dugula sinatuko KPIaren azpitik dagoen ezer"

Iker Rincon Moreno 2024ko api. 18a, 14:19

Gaur, apirilaren 18an, 16 greba-egun bete dituzte Getxoko lorezaintza-zerbitzuko langileek. Apirilaren 2an ekin zioten borrokari, haien lan-hitzarmena berritzeko negoziaketak eten ostean. Getxo Lorategiak ABEEa da lorezaintza-zerbitzuaren enpresa esleipenduna, eta bertan lan egiten duten 42 langileek bat egin dute lanuzteakaz. Irati Ugarte ELA sindikatuko arduradunagaz batu gara, lan-gatazkaren nondik norakoak azaltzeko.

Azken aste biotan, grebalariek hainbat elkarretaratze egin dituzte, haien egoera "ikusarazteko". Horri jarraituz, gaur, eguenean, Santa Klara jauregian batu dira, lurralde-batzordean egiten ari ziren bitartean. Horren ondoren, grebalariek bilera eskatu diote Amaia Agirre alkateari, Getxoko Udalak lan-gatazkan esku har dezan, "enpresa eta Udala baitira egoera honen arduradun", Ugarteren esanetan.

Sindikatuko kideak azpimarratu duenez, lan-hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dago, eta horregatik jo dute langileek grebara. Besteak beste, salatu du KPIAren oso azpitik dauden soldatak dituztela, eta igoera oso txikiak eskaini dizkietela. Ildo horretan, langile-taldearen lan baldintzetan inolako atzerapausorik edo okertzerik ez egotea aldarrikatu du, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun