Gune morea egongo da San Isidro jaietan, bariku eta zapatuan

Erredakzioa 2024ko mai. 10a, 17:29

Indarkeria matxisten biktimentzako gune segurua edo gune morea prestatuko du Getxoko Udalak San Isidro jaietan. Horretan, indarkeria matxisten biktimentzat, arreta eta aholkularitza jaso ahalko da, dauden baliabideak ezagutzen dituzten emakume profesionalen eskutik.  Gunea gaur, barikuan, maiatzak 10, 23:00etatik biharko 05:00etara bitartean kiroldegiko kanpoaldean izango da, eta bihar, maiatzaren 11n, Malakate parkean 21:00etatik 23:30era eta berriro kiroldegiaren kanpoaldean gauerditik igandeko 05:00etara.

Edozein intentsitateko eraso matxistaren aurrean, erasotuari arreta emozionala, aurrez aurrekoa, telefono bidezkoa eta laguntza emango diote. Bestalde, indarkeria matxistako egoeren aurrean herritarrak sentsibilizatze aldera, informazioa ere eskainiko diete hurbiltzen diren pertsonei. 

Erlazionatuak

Badatoz Getxoko Andra Mariko jaiak!

Iker Rincon Moreno mai 06 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun