Bestalde, jaiaren helburuak Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoak euskararen erabilera sustatzeari lotuta jasotzen duenaren barruan daudenez, aurreikusita dago gaur Tokiko Gobernu Batzarraren asteko saioan Euskara eta Euskal Kultura sustatzeko Ibilaldia elkartearekin sinatuko den hitzarmena onestea. Horren arabera, elkarteak 30.000 euroko diru-laguntza jasoko du Getxon 2024ko Ibilaldia dela eta antolatuko diren kontzertu eta ikuskizunetako gastuetan laguntzeko. Gainera, Udalak hainbat jarduera egiteko tokiak eta egiturak lagatzen ere kolaboratuko du.