Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, neska bi jai-esparruaren inguruan ibiltzen ari zirela, gazte bat haiengana joan eta irainka hasi zitzaien, sexu-orientazioa zela eta. Haietako batek bere jarrera aurpegiratu zion, eta, horren aurrean, gizonak ukabilkada bat eman zion belarrian.
Ertzaintzak ikerketa hasi du eraso horregatik, eta Ukatu Transmaribibollo Asanblada uribekostarrak elkarretaratzea egingo du barikuan, hilaren 17an, Leioan. Pirulian jarri dute hitzordua, arrastiko 19:00etan eta, domekako erasoa salatzeaz gainera, LGTBIQ+fobiaren aurka lerratuko dira sexu-genero disidenteen eskubideen alde.