Itzubaltzeta/Romoko hitzorduak 09:00etan eta 11:00etan izango dira, Santa Eugenia plazan, eta Algortakoa, 18:00etan, San Nikolas plazan. Lauko taldeak osatuko dira eta talde bakoitzean dinamizatzaile bat eta hiru parte hartzaile izango dira. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakienagaz elkartuko da, hurrengo gaiei buruz mintzatzeko: "Futbola versus beste kirolak", "Getxon ume gutxiago eta maskota gehiago" eta "Ibilaldia, fiesta de las ikastolas de Bizkaia".
Egunari amaiera emateko, kantuz ibiliko dira Algortatik.