Maiatzaren 23an, goizean, Santa Eugenia plazan, eta, arratsaldean, San Nikolas plazan, hainbat herritar batu ziren Getxoko euskara elkarteek antolatu zuten 13. Berbodromoan. Euskara plazara ateratzeko ekimena giro atseginean egin zuten, eta eguna kantuz bukatu zuten Algortako kaleetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!