Plazak euskaraz bete ditu Berbodromoak

Hodei Torres · Ander Zarraga 2024ko mai. 23a, 13:51

Euskara ikasleak, praktikatu gura dutenak, edo euskaraz harremanak sortu gura dituztenak plazara atera dira Leioan eta Getxon, giro euskaldunean tarte atsegin bat pasatu eta euskara sustatzeko ekimenean. Atzo, Leioan egin zuten Berbodromoa eta gaur Getxoren txanda da.

Atzo, maiatzak 22, Leioan elkartu ziren goizean eta arratsaldean egin zituzten txandetan, eta gaur Getxon izan dute hitzordua. Goizean, Itzulbatzeta/Romoko Santa Eugenia plazan batu ziren eta arratsaldean Algortako San Nikolas plazan batuko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun